XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Madril. Alcalako atea

Bartzelona. Familia Santuaren eliza

Sevilla. Torre del Oro

Valentzia. Monforteko lorategia

Zaragoza. Pilarko Andre Mariaren katedrala

Segovia. Alkazarra

Salamanca. Katedral berria

A Coruña. Herkulesen Dorrea

Klima

1. I eta IM-ko kostaldean klima ozeanikoa da nagusi (tenperatura epelak, euri asko, giro hezea).

2. Mediterraneo kostaldean klima mediterraniarra (uda beroak, negu epelak, udazken euritsuak).

3. Barneko meseta eta lautadetan klima kontinentala da nagusi (uda oso beroak, negu oso hotzak, euria udazken eta udaberrian, baina gutxi).

4. Mendialdean mendiko klima (uda freskoak eta negu oso hotzak).

Erliebea

Espainiako erdialde osoa batez beste 600 m-ko altuera duen Iberiar mesetak osatzen du, Mendikate Zentralak bi azpimesetatan erdibitzen duelarik.

Meseta mendikatez inguruturik dago: IM-an Galiziako Mendiak, I-an Kantabriar mendikatea, E-an Iberiar mendikatea, H-an Sierra Morena.

Mesetaren ertzetan triangelu-itxurako bi sakonune daude: Guadalquivir eta Ebro ibaiarenak.

Mesetatik kanpo bi mendikate nagusi daude: Pirineoak (Aneto, 3.404 m) eta Mendikate Betikoak (Mulhacen, 3.478 m)

Ibai nagusiak

Minho: 340 km, Duero: 895 km, Tajo: 1.007 km, Guadiana: 744 km, Guadalquivir: 560 km, Ebro: 928 km...

Ekonomia

Nekazaritzan populazio aktiboaren % 15 ari da, industrian % 33 eta hirugarren sektorean % 52.

Nekazari produktu nagusiak zerealak (garia nagusiki), mahastiak, olibondoa, patata eta zitrikoak dira.

Abelazkuntza garrantzitsua da: ardiak, txerriak, behiak... eta arrantza ere oso garatua dago.

Meatzaritzan burdina, beruna, zinka eta merkurioa dira nagusi.

Bestalde, ikatz-produkzioa handia da eta zentral termoelektrikoetan erretzen da energia elektrikoa sortzeko.

Hidroelektrizitea ere oso garatua dago.

Industria gehiena Asturiastik Pirineotarainoko kostaldean, eta Bartzelona, Valentzia eta Madril inguruan kokatzen da eta era askotakoa da: metalurgikoa, kimikoa, ontzigintza, makineria elektromekanikoa, automobilak, elikagaigintza, ehungintza...

Espainiak bere produkzioaren % 10 inguru esportatzen du.

Inportazio nagusiak berriz, petrolioa eta beronen deribatuak dira.